XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEGEREMA ALEA (Hego Afrikar Errepublika).

Behin, animaliek hitzegiten zuten garaian, gosete handi bat izan zen.

Ezin zuten jatekorik lortu, landareek beren orriak galdu bait zituzten.

Elefanteak, oso kezkaturik, bere menpeko guztiak batzarre nagusian bildu eta esan zien: - Jainkoaren etxera joan behar dugu, eta landare edo zuhaitzen bat eskatuko diogu jan ahal dezagun eta salba gaitezen - eta jarraian esan zuen-: Gazelatxo, zoaz zu, hanka luzeak dituzu eta.

Gazela abiatu zen eta hamazazpi egun oso igaro zituen gelditu gabe.

Azkenean, bertatik Jainkoarekin hitzegin daitekeen mendi gailur batera iritsi zen, eta zertarako etorri zen adierazi zion.

Jainkoak esan zion: - Jan ezazu Negerema alea, jan nazazu amatxo izeneko alea eta ondoren esan zion: Gazela, errepika ezazu izen hori itzuleran ahaztu ez dakizun.